ZER DA HANDIA?
HANDIA (Health, Air, Noise, Data Integrated Assessment) herritarren bizi-kalitatean eragina duten faktore nagusietako hiru aztertu eta ebaluatzen dituen irtenbide teknologikoa da: airea, zarata eta mugikortasun jasangarria
Osoko ikuspegi bat eskaintzeko dago garatua, eta datuetan oinarrituta dago. Hala, HANDIAK ingurumen-monitorizazioa, trafikoaren modelizazioa eta hots-analisiak uztartzen ditu plataforma bakarrean.
Uztarketarako gaitasun horrek aukera ematen die udalerriei, beren hiri-inguruneek une bakoitzean zer egoera bizi duten jakiteaz gain, txertatu daitezkeen aldaketen edo neurrien aurrean pertsonalizatutako agertokien bilakaera zein izango den aurreikusteko, modu horretan, herritarrentzat osasuntsuagoak diren erabakiak hartzen lagunduz.
emandako erantzun bat da
Trafiko-pilaketa
- Espazio publikoaren gehiegizko okupazioa.
- Garraio eraginkorren alternatiba eskasia.
- Galdutako denborak eta atzerapen logistikoek eragindako inpaktu ekonomikoa.
Airearen kalitatearen narriadura
- Emisio kutsatzaileak (NO₂, PM₂.5, PM₁₀).
- Kutsadura-mugak gainditzea hiri-zonaldeetan.
- Klima-aldaketari ekarpen nabarmena egitea.
Hots-kutsadura
- Trafikoak, aisialdi-eremuek edota obrek eragindako zarata-maila handiak.
- Eremu sentsibleen (adibidez, ospitaleak, ikastetxeak edo egoitzak) gaineko eragina.
- Ondorio negatiboak osasun fisikoan eta buru-osasunean.
